XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) sisteman geldi dagoen behatzailearekiko partikula bat v abiaduraz eta a azelerazioz higitzen bada, partikula horrekin batera eta paraleloki higitzen ari den beste erreferentzi sistema bat kontsideratuz, bertan doan behatzaileak, bere inguruko mundu osoko partikula guztiak, duten higiduraz gain, -v abiaduraz eta - a azelerazioz higitzen ikusten ditu.
Hots, geldi dauden partikulak, -v abiaduraz eta -a azelerazioz higitzen direla ikusten ditu.
Hauxe da trenean goazela gertatzen zaiguna: Geltokian trena higitzen hastean, kaiko pertsonak atzerantz doazela uste dugu, gu geldi gaudela pentsatuz.
Oharra:
Hala ere, maila honetan erabiliko ditugun abiaduren kasuan seinale-abiadura infinituak kontsideratzen ditugunez, bi hitzok sinonimotzat har ditzakegu.
4.2.
TRANSLAZIOZKO HIGIDURA ERLATIBOAElkarrekiko abiadura konstantez higitzen ari diren bi behatzaile kontsideratuko ditugu.
O sistemarekin doan behatzaileak, V abiaduraz ikusten du higitzen O' sistema.
Adibide gisa eta kalkuluak errazteko, bi sistemen ardatzak paraleloak direla kontsideratuko dugu, eta halaber, abiadurak
A partikula puntualaren azterketa zinematikoa eginen dugu. Lehenik eta behin, erabiltzen ari garen nomenklatura azalduko dugu: (...)